Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2014ko maiatzaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
2301

78/2014 DEKRETUA, maiatzaren 20koa, Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen Dekretua aldatzekoa.

Uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren bitartez arautu ziren Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak.

Beka horiek 24 hilabete irauten dute eta 34.000 euroko zuzkidura dute.

Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaren iritziz –zuzendaritza horrek kudatzen baitu laguntza horiek–, beharrezkoa da eta badago aukera beka horien edukia egokitzeko eta metatzeko, hartara profesionalak alor horretan espezializatzea eta prestatzea 12 hilabetetan gauzatzeko, bekako 14.280 euro ordainduta.

Gainera, eskualde nahiz nazioarte mailan datuak berrerabiltzeko formatuan zabaltzearen alorrak –Open Data izenez ezagunago denak– sektore publikoan eta sektore pribatuan izandako aurrerakadaren ondorioz, komenigarria iritzi zaio Kazetaritza Digitalari buruzko beken balorazio-irizpideak aldatzeari.

Halaber, komenigarritzat jo da Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko beketan kontuan hartzea Open Government arloan garapenak izan direla nazioartean eta garapen horiek gobernuen kudeaketan arrakastaz erabiltzen direla; horregatik, kontzeptualki zabaldu dira gobernu irekiari, parte hartzeko prozesuei, gardentasunari eta open datari buruzko jakintza dela-eta baloratu nahi diren irizpideak.

Bestalde, beken bitartez pertsona-sorta zabalago bat treba dadin, egokitzat jo da Humanitateen lizentzia edo graduko Komunikazioa espezialitateko tituludunek ere bekak jasotzeko aukera izatea; beraz, titulazio hori ere gehitu da Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko beka-modalitatera eta Kazetaritza Digitalaren arloko beka-modalitatera.

Horrez gain, euskara jakiteko eskakizun maila igo egin da beka-modalitate guztietan.

Azaldutakoa dela eta, lehendakariak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko maiatzaren 20an egindako bileran aztertu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 2. artikuluaren 2. paragrafoa. Honelako idazketa izango du paragrafo horrek:

«2.– Bekek 12 hilabete iraungo dute.»

Bigarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 4. artikuluaren 2. paragrafoa, Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Interneteko Parte Hartzearen arloko bekei buruzkoa. Honelako idazketa izango paragrafo horrek:

«2.– Beka horiek eskuratu nahi dituztenek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, dekretu honen 3. artikuluan ezarritakoez gain:

– Titulazioa: Lizentzia edo gradua izatea Kazetaritzan, Publizitate eta Harreman Publikoetan, Ikus-entzunezko Komunikazioan, Humanitateetan (Komunikazioa espezialitatea), Soziologian, Gizarte eta Kultura Antropologian, Politika edota Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Enpresa Zientzietan edota Merkatu Ikerketa eta Tekniketan.

– Hizkuntzak jakitea: Euskara B2.»

Hirugarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 5. artikuluaren 2. paragrafoa, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ikerketa eta garapenaren arloko bekei buruzkoa. Honelako idazketa izango du paragrafo horrek:

«2.– Beka horiek eskuratu nahi dituztenek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, Dekretu honen 3. artikuluan ezarritakoez gain:

– Titulazioa: Lizentzia, gradua edo masterra izatea Fisikan, Matematikan, Informatikan, Telekomunikazioan, Industria Antolakuntzan, Ekonomian, Soziologian edota Estatistika Zientzia eta Tekniketan.

– Hizkuntzak jakitea: Euskara B1.»

Laugarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 6. artikuluaren 2. paragrafoa, Kazetaritza Digitalaren arloko bekei buruzkoa. Honelako idazketa izango du paragrafo horrek:

«2.– Beka horiek eskuratu nahi dituztenek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, Dekretu honen 3. artikuluan ezarritakoez gain:

– Titulazioa: Lizentzia edo gradua izatea Informazioaren Zientzietan (kazetaritza) edota Humanitateetan (Komunikazioa espezialitatea).

– Hizkuntzak jakitea: Euskara B2.»

Bosgarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 7. artikuluaren 2. paragrafoa, Ikus-entzunezko Ekoizpenaren arloko bekei buruzkoa. Honelako idazketa izango du paragrafo horrek:

«2.– Beka horiek eskuratu nahi dituztenek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte, Dekretu honen 3. artikuluan ezarritakoez gain:

– Gutxieneko titulazioa: Lanbide Heziketa ikus-entzunezkoei edota multimediari buruz.

– Hizkuntzak jakitea: Euskara B1.»

Seigarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 11. artikuluaren 1. paragrafoa. Honelako idazketa izango du paragrafo horrek:

«1.– Honako hauek dira Gobernu Irekia, Gardentasuna eta Herritarren Parte-hartzearen arloko beketarako balorazio-irizpideak:

– Behar adina ezagutzea gobernu irekia eta parte hartzeko prozesuei, gardentasunari eta Open Datari aplikatzen zaizkien teknologia berriak (40 puntu gehienez).

– Ingurune digitalen kudeaketa ezagutzea (20 puntu gehienez).

– Pertsonaren ibilbide akademikoa eta profil akademikoa bekaren helburuari egokitzea (10 puntu gehienez).

– Ibilbide profesionala (10 puntu gehienez).

– Euskaraz jakitea (12 puntu gehienez).

C1: 6 puntu.

C2: 12 puntu.

– Ingelesez jakitea (8 puntu gehienez).

B1: 1 puntu.

B2: 2 puntu.

C1: 4 puntu.

C2: 8 puntu.»

Zazpigarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 11. artikuluaren 2. paragrafoan euskararen jakintza baloratzeko irizpidea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ikerketa eta garapenaren arloko bekei dagokiena. Honelako idazketa izango irizpide horrek:

«– Euskaraz jakitea (2,5 puntu gehienez).

B2: 1 puntu.

C1: 2 puntu.

C2: 2,5 puntu.»

Zortzigarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 11. artikuluaren 3. paragrafoa. Honelako idazketa izango du paragrafo horrek:

«3.– Honako hauek dira Kazetaritza Digitalaren arloko beketarako balorazio-irizpideak:

– Datu-kazetaritzari buruzko jakintza eta aplikazio praktikoa (50 puntu gehienez).

– Inguru digitalen kudeaketari buruzko jakintza (20 puntu gehienez).

– Pertsonaren ibilbide akademikoa eta profil akademikoa bekaren helburuari egokitzea (5 puntu gehienez).

– Ibilbide profesionala (5 puntu gehienez).

– Euskaraz jakitea (12 puntu gehienez).

C1: 6 puntu.

C2: 12 puntu.

– Ingelesez jakitea (8 puntu gehienez).

B1: 2 puntu.

B2: 3 puntu.

C1: 5 puntu.

C2: 8 puntu.»

Bederatzigarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 11. artikuluaren 4. paragrafoan euskararen jakintza baloratzeko irizpidea, Ikus-entzunezko Ekoizpenaren arloko bekei dagokiena. Honelako idazketa izango du irizpide horrek:

«– Euskaraz jakitea (2,5 puntu gehienez).

B2: 0,5 puntu.

C1: 1,5 puntu.

C2: 2,5 puntu.»

Hamargarren artikulua.– Aldatu egiten da Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuaren 18. artikuluaren 1. paragrafoa. Honelako idazketa izango du paragrafo horrek:

«1.– Beka bakoitzak 14.280 euroko diru-zenbatekoa izango ditu. Diru-zenbateko hori Deialdi-ebazpenetan eguneratu ahalko da, behar bezala motibatuta.»

Hamaikagarren artikulua.– Gobernu Irekia / Open Government arloan profesionalak espezializatzeko eta prestatzeko bekak arautzen dituen uztailaren 26ko 173/2011 Dekretuari 24. artikulua gehitzen zaio. Honelako idazketa izango du artikulu horrek:

«24. artikulua.– Hizkuntza-eskubideak.

Dekretu honen esparruan, herritarrek, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin harremana izateko, euskara zein gaztelania erabili ahal izango dute, ahoz nahiz idatziz, eta arreta beren aukerako hizkuntzan jasotzeko eskubidea bermatuko da.»

XEDAPEN GEHIGARRIA

Ekainaren 12ko 173/2011 Dekretuak garai bateko Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza aipatzen duenean, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzaz ari dela ulertuko da.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko maiatzaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala