Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2014ko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
2128

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, autonomia-erkidegoen alorrean (Euskal Autonomia Erkidegoa) hedaduraren ondorioz bideratu den A167/13 prozedurari buruzkoa.

Honen bidez, ediktu hau jakitera ematen da, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioko Lehenengo Departamentuko kontseilariak 2014ko apirilaren 22an emandako probidentziaz erabakitakoa betetzeko. Probidentzia hori eman da autonomia-erkidegoen arloko (Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremua) hedaduraren ondoriozko A167/13 itzulketa-prozeduran (hedaduraren ondoriozko A167/13 itzulketa-prozedurari metatutako hedaduraren ondoriozko B24/14 itzulketa-prozedurari dagozkion 221/11 Aurreko Jarduketen ondoriozkoa), autonomia-erkidegoen alorrean (Etxebizitza, Obra Publiko eta Garraio Saila), Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan. Arrazoia Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren funts publikoetan egon daitekeen 444.344,81 euroko balizko zorpekoa gertatu izana da, funtsok Bizkaiko Hiri Jabetzaren Ganbararen funtsetara bideratzearen ondorioz likidazio-prozesuan. Eta hori guztia jakitera ematen da, hain justu ere, kontabilitateko erantzukizun-uziaren alde edo kontra egiteko legez gaituak direnak autoetan pertsonatu daitezen, bederatzi eguneko epean.

Madril, 2014ko apirilaren 22a.

Idazkaria,

CARLOS CUBILLO RODRÍGUEZ.


Azterketa dokumentala