Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2014ko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2123

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2014ko otsailaren 18ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.

Idazki honetako idazpuruan aipatutako ebazpena, 2014ko otsailaren 18koa, ezin izan zaio jakinarazi Ana García Montero andreari, Hezkuntza Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotz ezin dakizkion arrazoiengatik. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 39/1992 Legearen 59.5 artikuluak; ediktu honen bidez, zitazioa egiten zaio Ana García Montero andreari, alaba Nayra Arandia Garcíaren izenean ager dadin Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz), goizeko 08:00etatik eguerdiko 14:30era. Horretarako, hamabost eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ana García Montero andreari jakinarazpena egiteko ematen da hau, zeinak alaba Nayra Arandia Garciaren izenean jarduten baitu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 25a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala