Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2014ko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2121

IRAGARKIA, Clinica Dental Olaguibel-i erradiodiagnostiko medikoaren instalaziorako ikuskaritza eta kontrola tasen likidazioa jakinarazteko dena.

Espedientearen erreferentzia-zenbakia: 13/2014

Clinica Dental Olabuibel-i jakinarazpena ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Olaguibel kalea17-2, 01003 Vitoria-Gasteiz (Araba)–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Espedientearen deskribapen laburra:

LEGEA

Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak emandako zerbitzuengatiko tasa eta prezio publikoei buruzko 14/1999 Legea.

GAIA

Erradiodiagnostiko medikoaren instalaziorako ikuskaritza eta kontrola.

JARRITAKO ZEHAPENA

298,25 euro.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Kitapenaren kontra, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio kitapena egin duen organoari, edo, bestela, ebazpenaren kontra, Administraziorekiko diru erreklamazioa jarri ahal izango da Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Halaber, jakinarazten da ezen, likidazioa ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, erreklamazioa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan, izena (Clinica Dental Olaguibel), espediente-zenbakia (13/2014), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala