Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2014ko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2120

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arabako lurralde-ordezkariaren 2014ko apirilaren 2ko Ebazpena, ostatu izaera duen izar bateko establezimendu bati (Balzola) EAEko Turismo Enpresen Erregistroan behin betiko baja ematea ebazten duena.

Ahaleginak egin dira establezimenduaren titular Jose Luis Cilonizaurrecoechea Careagari jakinarazpena egiten (haren helbidean ezagunean), baina ezinezkoa izan da. Horregatik, iragarki hau argitaratu behar da.

EBAZPENAREN LABURPENA:

Lurralde Ordezkaritza honek egiaztatu du Balzola izeneko izar bateko ostatuak utzi egin diola turismo-ostatu izateari.

Horregatik, apirilaren 16ko 203/2013 Dekretuaren 11. artikuluan ezarritakoan oinarrituz, establezimendu horri EAEko Turismo Enpresen Erregistroan baja ematea ebatzi da, 2014ko apirilaren 2an.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Zerbitzu zuzendariari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 2a.

Arabako lurralde ordezkaria,

SABIN ZUGADI BARRÓN.


Azterketa dokumentala