Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2014ko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2119

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «neurokirurgiako ebakuntza-gelarako mikroskopio bat» hornitzeko espedientea prozedura ireki bidez lizitatzeari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailera atxikitako Ente Publikoa, Arabako Unibertsitate Ospitalea - Santiagoko egoitza, Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Arabako Unibertsitate Ospitalea - Santiago - Kontratazio Zerbitzua.

c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/0/0784/O101/0000/042014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Xedearen deskribapena: neurokirurgiako mikroskopioa.

c) Loteak eta kopurua: lote bakarra.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: prozedura irekia, erregulazio bateraturik gabekoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 180.000 euro (BEZik gabe).

5.– Behin betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak jasotzeko tokia: Arabako Unibertsitate Ospitalea - Santiagoko egoitza (Kontratazio Administratiboko Atala), Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkezteko era.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko maiatzaren 28a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak, Klausula Administratibo Partikularren Pleguko Karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

Klausula administratibo partikularren pleguko karatulako 30.2.1 a) puntuan adierazitako balorazio-alderdi eta puntuazioekin bat etorriz.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: prezioa: 45 puntu.

45 x (lizitazio-preziorik baxuena/lizitatzaile bakoitzaren lizitazio-prezioa).

Berme-epea: 5 puntu.

Puntu bana eskatutako gutxieneko 2 urteko epea gainditzen duen urte bakoitzeko.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Entitatea: Arabako Unibertsitate Ospitalea - Santiagoko egoitza - Zuzendaritzako gela; helbidea: Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2014ko maiatzaren 29a, 09:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Entitatea: Arabako Unibertsitate Ospitalea - Santiagoko egoitza - Zuzendaritzako gela; helbidea: Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2014ko ekainaren 4a, 09:00ak.

11.– Bestelako argibideak:

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (456,95 euro).

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 30a.

Presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala