Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2014ko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2115

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 157/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 157/12 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Ana Rosa Larizgoitia Corta.

Abokatua: Maria Amaya Letamendia Cruz.

Prokuradorea: Colina.

Demandatua: Delzer Pambu Otsudi.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2014-04-25ean, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

1.– Osorik baiesten dut Montserrat Colina prokuradoreak Ana Rosa Larizgoitia Cortaren ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den Delzer Pambu Otsudiren aurkakoa. Horrenbestez, Ana Rosa Larizgoitia Cortak eta Delzer Pambu Otsudik osatutako ezkontza desegina dagoela deklaratzen dut, eta neurri hauek hartzen ditut:

a) Ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak errebokaturik geratzen dira.

b) Ezkontideen arteko independentzia ekonomikoa osoa eta erabatekoa deklaratzen da.

2.– Kostuak ez dira beren-beregi ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan (kontuaren zenbakia:.......). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko apirilarem hogeita bostean.

Delzer Pambu Otsudi demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko apirilaren 28a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala