Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2014ko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2114

EDIKTUA, neurri pertsonalei eta mantenu-neurriei buruzko 452/09 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 452/09, ezkontzaz kanpoko seme alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Denisse Cordova Ochoa.

Abokatua: Amaya Epelde Pedrosa.

Prokuradorea: Zabalegui.

Demandatua: Pasifico Cotari Triveño.

Auzigaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatu judizioan, epaia eman da 2014-04-07an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Adingabeko XXXXX seme komunarentzako neurri pertsonalei eta mantenu-neurriei dagokienez, Pasifico Cotari Triveño jaunaren aurka, Denisse Cordova Ochoa andrearen izenen eta ordez Zabalegui prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero, honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Adingabekoaren zaintza eta jagoletza amarenak bakarrik izango dira.

2.– Semenarentzako mantenu-pentsioa –aitak ordaindu beharrekoa– honako hau izango da: aitak hileko dituen dira-sarrera garbien % 20koa.

Ebazpen hau onartu eta betetzera kondenatzen dut Pasifico Cotari Triveño, eta prozesuko kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 0005001274; oharrak: 4790 0000 13 045209. Eta, bestalde, ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen; eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko apirilaren hamalauan.

Pasifico Cotari Triveño demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2014ko apirilaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala