Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2014ko maiatzaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2109

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 7koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita nortzuk izango diren «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien 2014ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak).

Irailaren 9ko 210/2003 Dekretuaren bidez (zeina abenduaren 20ko 422/2005 Dekretuak aldatu baitzuen), arrantza- eta nekazaritza-sektoreetako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sariak sortu ziren (nekazaritzaren sektorean nekazaritzako, abeltzaintzako eta basozaintzako alorrak sartzen dira), sektore horietan ibilbide profesional nabarmena izan duten pertsona edo kolektiboei euren lana aitortzeko.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 31ko Aginduaren bidez, nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien 2014ko deialdia egin zen. Bada, agindu horren eranskineko seigarren oinarrian xedatutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea nortzuk izango diren «Gonzalo Nardiz Bengoetxea» sarien 2014ko deialdiko epaimahaikideak (nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesionalentzako sariak).

– Epaimahaiburua: María Aranzazu Tapia Otaegui andrea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua.

– Epaimahaikideak:

● Bittor Oroz Izagirre jauna, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

● Eduardo Aguinaco Lopez de Suso jauna, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria.

● Leandro Azcue Múgica jauna, Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria.

● Elena Gutierrez Pérez del Notario andrea, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria.

● Peli Manterola Arteta jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria.

● Nuria Navarro Hernández andrea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Aholkularitza Juridikoaren arduraduna, zeina epaimahaiko idazkari ere izango baita.

● Arabako Foru Aldunditik: Luis Javier Román de Lara jauna, Nekazaritzako zuzendaria.

● Bizkaiko Foru Aldunditik: Ikerne Zuluaga Zamalloa andrea, Nekazaritzako zuzendaria.

● Gipuzkoako Foru Aldunditik: Koldo Lizarralde Iraola jauna, Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria.

● Bizkaiko Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Iñaki Zabaleta Bilbao jauna.

● Gipuzkoako Arrantzale Kofradien Federazioaren izenean: Miren Garmendia Ceberio andrea.

● Nekazaritzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean:

– Idoia Arrazola Zubia andrea (EHNE–UGAV).

– Iñaki Goenaga San Sebastián jauna (ENBA–Bizkaia-Gipuzkoa).

● Arrantzako elkarte profesional eta enpresarialen izenean: Luis Francisco Marin Andrés jauna (Ondarroako Alturako Arrain Ekoizleen Elkartea).

● Nekazaritzako kooperatiben izenean: Alfredo Montoya Estíbalez jauna (Euskadiko Nekazaritza Kooperatiben Federazioa).

● Euskadiko Elikaduraren Klusterraren izenean: Jon Ander Egaña jauna.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Hilabeteko epea emango da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 7a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

ELENA GUTIERREZ PEREZ DEL NOTARIO.


Azterketa dokumentala