Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BOLUETAKO BIZITEGI-LURZORU HIRITAR FINKATUGABEAREN 27. ZENBAKIKO EGIKARITZE UNITATEAREN HITZARMEN BATZARRA
1726

IRAGARKIA, urbanizatzeko obrak egikaritzeko kontratuaren lizitazio-lehiaketari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Boluetako bizitegi-lurzoru hiritar finkatugabearen 27. zenbakiko Egikaritze Unitatearen Hitzarmen Batzarra.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Boluetako bizitegi-eremuaren Urbanizazio Proiektuaren «A» faseari dagozkion obrak gauzatzea.

b) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

c) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

13 hilabete.

1. fasea: 9 hilabete.

2. fasea: 4 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehienezko zenbatekoak ere:

Kontratuaren aurreikusitako balioa: 8.135.753,80 euro, BEZik gabe.

Ereduzko aurrekontua: 7.396.139,82 euro (PEC), BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Copistería Goya.

b) Helbidea: Colón de Larreategui kalea, 34.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48009.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2014ko apirilaren 30a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: kaudimen teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen agirian ezarritakoari jarraituko zaio.

Kaudimen ekonomikoa: honako baldintza hauek guztiak betetzea eskatzen da:

a) Esleituko den lizitazioaren prezioa, ondare garbia bider 10 eginez gero lortzen den emaitza baino handiagoa ez izatea.

– Esleituko den lizitazioaren prezioa, ondare garbia bider 10 eginez gero lortzen den emaitza baino handiagoa ez izatea.

– Enpresaren likidezia-indizea % 5 baino handiagoa izatea.

– Kaudimen ekonomikoaren ratioa % 1 baino handiagoa izatea.

Enpresak aurkeztu behar dituen ikuskatutako urteko kontuak azken ekitaldian ikuskatutakoak izan behar dira, enpresaren administrazio-kontseiluak egin behar ditu eta behin betiko ikuskaritza-txostena erantsi behar zaie.

Kaudimenaren eta likideziaren indizeak kalkulatzeko modua:

Likidezia (%) = Erabilgarria/Pasibo korrontea * 100.

– Erabilgarritzat honako hauek hartzen ditugu: eskudirua, aktibo likido baliokideak eta urteko kontuen aldi baterako finantza-inbertsioak.

– Pasibo korrontetzat honako hauek hartzen ditugu: epe laburreko pasiboa. Kalkulu horretatik kanpo soilik geratuko dira «pasibo korrontea» epigrafean jasotako zenbait zenbateko, betiere, ikuskatutako urteko kontuei eransten zaien egoera-balantzean zehazten bada 12 hilabetetik gorako iraungitzea dutela.

– Aktibo korrontetzat honako hauek hartzen ditugu: epe laburreko aktiboa. Kalkulu horretatik kanpo soilik geratuko dira «aktibo korrontea» epigrafean jasotako zenbait zenbateko, betiere, urteko ikuskatutako kontuei eransten zaien egoera-balantzean zehazten bada 12 hilabetetik gorako iraungitzea dutela.

Kaudimen ekonomikoa (maniobra-fondoa) = Aktibo korrontea / Pasibo korrontea.

– Adierazle hori kalkulatzeko enpresak aurkezten dituen ikuskatutako urteko kontuetako Aktibo korrontearen eta Pasibo korrontearen epigrafeak hartuko dira kontuan, bertan azaltzen diren moduan.

Enpresa enpresa-talde batean sartuta badago eta ezin badu eskatutako bi baldintzetako bat bere urteko bakarkako kontuen bidez egiaztatu, honako beste modu hauetan egiaztatu ahal izango du:

– Administrazio kontseiluak ikuskatu eta egindako urteko kontu bateratu batzuk aurkeztuta (bertan enpresa lizitatzailearen izenean kontuei erantzuna emateko konpromisoa hartzen duen matrize enpresaren confort-letterak jasotako baldintza guztiak beteko dira). Lizitaziora enpresa matrizea aurkezten bada, nahikoa izango da kontseiluak eginiko eta baldintza guztiak betetzen dituzten ikuskatutako eta bateratutako urteko kontuak aurkeztea.

– Enpresa lizitatzailearen talde berekoa den eta aldi berean agirian ezarritako baldintza guztiak betetzen dituen enpresa batek ikuskatu eta eginiko urteko kontuak aurkeztuta, banakako urteko kontuak aurkezten dituen taldeko enpresak sinatutako confort-letterarekin batera.

Espedienteetan eskatutako gutxieneko kaudimen teknikoa eta profesionala.

Azken 10 urteetan egikaritze egokiaren egiaztagiriek bermatutako urbanizazio publikoko obra bat gutxienez egin izana eskatzen da (aurrekontua: lizitazioaren berdina edo % 100 baino gehiago); zenbatekoa, datak, obrak non egin diren eta lanbideari dagozkion arauei jarraiki egin ote ziren eta ohiko moduan eta behar bezala amaitu ziren adieraziz. Aldi Baterako Enpresa Elkarteen kasuan, esperientzia ABEEn izandako partaidetzari jarraiki hartuko da kontuan.

Obraren organigrama gutxienez honako profil hauek osatuko dute:

– Arduradun nagusia, edo obrako ordezkaria, edo taldeko burua. Pertsona horrek Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniaritza, Arkitektura, Herri Lanen Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulua izan beharko du eta gutxienez 5 urteko esperientzia izango du urbanizazioaren alorrean. Obra-burua eta kalitate/segurtasun/ingurumen arduradunak pertsona horren menpe egongo dira.

– Obra-burua. Pertsona horrek gutxienez Herri Lanen Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulua eduki beharko du. Horrez gain, gutxienez 5 urteko esperientzia izango du urbanizazioaren arloan. Obrako arduraduna, produkzio-burua, topografia-burua eta administrariak pertsona horren menpe egongo dira.

– Produkzio-burua. Pertsona horrek gutxienez Herri Lanen Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulua eduki beharko du. Horrez gain, gutxienez 5 urteko esperientzia izango du urbanizazioaren arloan.

– Kalitate/segurtasun/ingurumen-burua/k. Gutxienez 3 urteko esperientzia edukiko dute urbanizazioaren arloan.

– Topografia-burua. Pertsona horrek gutxienez Topografiako Ingeniaritza Teknikoko titulua eduki beharko du. Gutxienez 3 urteko esperientzia izango du urbanizazioaren arloan.

– Obra-arduraduna. Gutxienez 5 urteko esperientzia izango du urbanizazioaren arloan. Langileburuak, segurtasuna eta garbitasuna pertsona horren menpe egongo dira.

Enpresa eraikitzaileak taldea eskaintza aurkezten den unetik obra-onarpenera arte mantentzeko konpromisoa hartzen du.

SPKLTBaren 63. artikuluan xedatutakoari jarraiki, enpresariak kaudimena egiaztatu ahal izango du beste erakunde batzuen kaudimena eta baliabideak oinarritzat hartuta. Ondorio horietarako, B gutun-azalean aipatutako baliabideen jabe den enpresarekin sinatutako hitzarmena gaineratu beharko du.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (90).

2) Prezioen azterketa (05).

3) Lan programa eta plangintza (05).

9.– Partaidetza eskaintzen edo eskaeren aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko maiatzaren 15a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak, administrazio klausulen agirian jasotako agiriekin batera.

c) Aurkezteko tokia: San José plaza, 3-2. ezkerra.

d) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48009.

e) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dio denbora tarte honetan: 6 hilabete, eskaintzak ireki eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

f) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Boluetako Hitzarmen Batzarra.

b) Helbidea: San José plaza, 3-2. ezkerra.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao 48009.

d) Data: 2014ko maiatzaren 29a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2014ko martxoaren 24a.

Bilbao, 2014ko martxoaren 24a.

Idazkaria,

ANDONI OCHOA LARRINGAN.


Azterketa dokumentala