Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1724

IRAGARKIA, Juan Alfonso Jorge Fernández-i Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2014ko otsailaren 4ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Juan Alfonso Jorge Fernández merkataritza-enpresari irekitako zehapen-espedientea ebazten da.

Espedientearen erreferentzia: 48A001-47-2013.

Saiatu izan arren, Juan Alfonso Jorge Fernández merkataritza-enpresari (helbidea: Lanadaburu kalea, 4 - Barakaldo) ebazpen hori ohiko bidez jakinaraztea lortu ez denez, honako iragarki hau argitaratzen da.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten zaio honela ordaindu beharko duela zehapena:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Juan Alfonso Jorge Fernández), espediente-zenbakia (48A001-47-2013), eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 25a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala