Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1712

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 952/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 952/13, prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Juan Luis Lobeto Guerras.

Prokuradorea: Beltran.

Demandatua: Nestor Raul Rueda Torres.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-02-13an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Osorik baiestea erabaki da José Ignacio Beltrán Arteche prokuradoreak Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A. sozietatearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Néstor Raul Rueda Torresen aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut 11.750,98 euro, interesak eta prozesuko kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: Apelazio errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori, epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan (0030 0011 0000 02 0952 13) kontsignatu beharko da. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori kontsignatu izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Demandatuak, Nestor Raul Rueda Torres jaunak, egun bizilekua non duen ez dakigunez, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala