70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (191 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1708
EDIKTUA, 362/13 berehalako falta-judizioaren ondoriozkoa.
Nik, Ana Garmendia Gutierrezek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkari naizen honek,
Fede ematen dut:
362/13 falta-judizioan, epaitegi honetako epaile Almudena Izquierdo Trecherak epaia eman zuen 2013-04-26an.
Rudolf Barcsa (bizileku-baimena: HR056831) non dagoen ez dakigunez, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio. Ebazpen horren aurka, demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko du epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Entzutegiari zuzenduta, bost eguneko epean.
Ebazpenaren testu osoa epaitegi honetako bulegoan eskura dezake demandatuak.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ematen dut ediktu hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko martxoaren hogeita batean.
IDAZKARI JUDIZIALA.