Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1705

EDIKTUA, gauza komuna zatitzeko egintzari buruzko 379/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.

Judizioa: 379/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Autzagana, S.L.

Abokatua: Inmaculada Sañudo Perez.

Prokuradorea: Sanz.

Demandatua: Feliciana Gorroño Eguiarte, Asuncion Abaitua Solaegui, Maria Nieves Mota Zarandona, Anastasio Rementeria Gorroño, Maria Begoña Mota Zarandona, Tomas Ibieta, Concepcion Mota Zarandona, Jose Antonio Municha eta Maria Soledad Mota Zarandona.

Gaia: gauza komuna banatzeko egintza.

Aipatu judizioan, 2013-10-03ko epaia zuzentzeko autoa eman zen 2013-12-05ean. Hona hemen epaitza:

XEDAPEN-ZATIA

1.– Prozedura honetan 2013-10-15ean emandako epaia zuzentzea erabaki da.

2.– Aipatutako ebazpena aurrekarietan adierazitako moduan idatzita geratuko da, behin betiko, honela:

«Cristina Navarro Gilek, Durangoko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu 379/12 hitzezko judizioaren autoak, epaitegi honetan bideratu direnak, alderdi hauen artean: demandatzailea: Autzagana, S.L., Sanz Velasco prokuradoreak ordezkatuta. Demandatuak: José Antonio Municha edo bere jaraunspen jasogabea (auzi-ihesean); Tomás Ibieta o edo bere jaraunspen jasogabea (auzi-ihesean); Feliciana Gorroño Eguiarte edo bere jaraunspen jasogabea (auzi-ihesean); Anastasio Rementería Gorroño; Asunción Abaitua Solaegui edo bere jaraunspen jasogabea (auzi-ihesean); eta M.ª Begoña Mota Zarandona, Concepción Mota Zarandona, M.ª Nieves Mota Zarandona eta M.ª Soledad Mota Zarandona, Asategui prokuradoreak ordezkatuta. Gaia: gauza komuna banatzea».

«Baietsi egiten dut Sanz Velasco prokuradoreak Autzagana, S.L. sozietatearen izenean eta ordezkari gisa jarritako demanda, honako hauen guztien aurkakoa: José Antonio Municha edo bere jaraunspen jasogabea (auzi-ihesean); Tomás Ibieta o edo bere jaraunspen jasogabea (auzi-ihesean); Feliciana Gorroño Eguiarte edo bere jaraunspen jasogabea (auzi-ihesean); Anastasio Rementería Gorroño; Asunción Abaitua Solaegui edo bere jaraunspen jasogabea (auzi-ihesean); eta M.ª Begoña Mota Zarandona, Concepción Mota Zarandona, M.ª Nieves Mota Zarandona eta M.ª Soledad Mota Zarandona, Asategui prokuradoreak ordezkatuta».

«Tomás Ibieta kondenatzen da prozesuko kostuak ordaintzera».

Erants bekio ebazpen hau epaien liburuari, eta eraman testigantza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Demandatuak (hots, Feliciana Gorroño Eguiarte eta bere jaraunspen jasogabea, Asuncion Abaitua Solaegui eta bere jaraunspen jasogabea, Tobas Ibieta edo bere jaraunspen jasogabea eta Jose Antonio Municha edo bere jaraunspen jasogabea) non dauden ez dakigunez, 1/2000 Prozedura Zibileko Legearen (PZLb) 497.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, erabaki da ebazpen hau jakinaraztea epaitegiko iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ediktu baten bidez.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean dauden demandatuek ezingo dute errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Durango (Bizkaia), 2014ko martxoaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala