Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1704

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 6/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 6/13 adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Iban Martinez Ardanaz.

Abokatua: Joaquin Pedro Zubillaga Bereciartua.

Prokuradorea: Tomás Salvador Palacios.

Demandatua: Camila Santos Camargo.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014ko martxoaren 26an, eta honakoa da haren epaitza:

EBAZTEN DUT:

Osorik baiesten dut Tomás Salvador Palacios epaitegietako prokuradoreak Iban Martínez Ardanaz jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Camila Santos Camargo andrearen aurkakoa; eta ondorioz,

Iban Martínez Ardanaz jaunaren eta Camila Santos Camargo andrearen arteko ezkontza –2008-09-24a, Bogota (Kolonbia)– dibortzio bidez desegindakotzat deklaratzen dut. Legezko ondorio guztiak izango ditu horrek, epai hau irmo bihurtzen denetik aurrera, baina ez du fede oneko hirugarrenik kaltetuko, harik eta Erregistro Zibilean inskribatzen den arte.

Auzialdi honetan sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Epai hau irmo bihurtzen denean, Idazkaritza Judizialak erabakiko du Erregistro Zibilari ofizioz jakinaraz dakiola, dagozkion idazpenak egin daitezen (Prozedura Zibileko Legearen 755. artikulua).

Camila Santos Camargo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2014ko martxoaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala