Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1701

EDIKTUA, 805/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 805/13, prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Pascual Ondo Ekiri Divanga, Carlos Ndong Ekiri Oye eta Aristoteles Ondo Ekiri Oye.

Alderdi demandatua: Reginaldo Mbo Ondo Nfono.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta xedapen-zatiak:

AUTOA

Epailea: Ana Garcia Orruño.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren hemezortzia.

XEDAPEN-ZATIA

Prozedura honetan 2014-03-11n emandako epaia zuzentzea erabaki da, aurreko oinarrian adierazten denaren ildotik.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi lekukotza auto nagusietara.

Aurkaratzeko modua.– Auto honen aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hori jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLO, 214.4 artikulua).

Aurreko paragrafoan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, hala badagokio, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).

Epaileak ebatzi eta sinatu egiten du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko martxoaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala