Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1699

AGINDUA, 2014ko martxoaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «Musikabi San Ignacio» Musika Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da Donostiako «Musikabi San Ignacio» Musika Eskola Pribatuaren ordezkariak ikastetxearen titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– «Musikabi San Ignacio» Musika Eskola Pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea: egun titulartasuna «Asociación Cultural Musikabi San Ignacio» erakundeak du eta aurrerantzean «Musikabi, S. L.» sozietateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta zama guztiak. Eskola horren helbidea da Ategorrietako Galtzada Zaharra 28, Donostia (Gipuzkoa), eta kode-zenbakia 20007606.

2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, baina horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala