Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1697

AGINDUA, 2014ko martxoaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da Zumarragako «Secundino Esnaola» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak –musika-eskolak– sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera «Kontrabaxua» eta «Tronboia» musika-espezialitateak irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20007205.

Izen espezifikoa: «Secundino Esnaola».

Titularra: Institución Musika Ikastetxe Secundino Esnaola.

Helbidea: Artiz auzoa z/g (Legazpi Etxea).

Udalerria: Zumarraga.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: saxofoia, klarinetea, biolina, biolontxeloa, biola, oboea, flauta, tronpeta, perkusioa, tuba, bonbardinoa, eta tronpa.

– Instrumentu polifonikoak: akordeoia, pianoa eta gitarra.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitixa, atabala eta dultzaina.

– Zenbait joera: gitarra elektrikoa, kontrabaxua eta tronboia.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 19a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala