Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1692

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2013ko abenduaren 12koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena eta Enplegu eta Laneko sailburuordearena, lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla-medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitzekoa, zenbait gaitasun-ataletan».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Zenbait akats aurkitu dira Lanbide Heziketako sailburuordearen eta Enplegu eta Laneko sailburuordearen 2013ko abenduaren 12ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, lan-eskarmentua eta/edo formalak ez diren prestakuntza-bideak direla-medio lortutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura deitu zen, zenbait gaitasun-ataletan). Ebazpen hori 2013ko abenduaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 246. zenbakian.

I., II., III., IV. eta V. eranskinetan (2013/5589 orrialdetik (25/15) 2013/5589 orrialdera bitartean (25/25)) ez dira agertzen programa finantzatzen duten erakundeen logotipoak. Hori dela-eta, eranskinak berriro argitaratzen dira.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala