Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1688

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 24koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak emana. Honen bitartez, jendaurrean jartzen da nekazari gazteak instalatzeko emandako laguntza nazional osagarriaren onuradun direnen zerrenda. Laguntza horiek, Nekazaritza sektorerentzako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean 2013 urtean emandakoak dira.

Nekazaritza sektorearentzako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretu honek honako helburu hau dauka: nekazaritzako sektorean lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumeneko neurriak hartzeko laguntzen esparru-arautegia ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta irailaren 20ko 1698/2005/EE Erregelamenduan xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programarekin bat etorriz.

Ekonomiaren Garapen eta Lehikortasuneko sailburuaren 2013ko azaroaren 13ko Aginduaren bitartez, argitara eman zen nekazari gazteek jarduera hasteko laguntza nazional osagarriaren guztizko zenbatekoa.

Dekretu horrek ematen dion eskumena erabiliz, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak aipatutako xedapenaren babesean eskatutako laguntzak ematea erabaki zuen.

Ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoko bigarren atalean aurreikusitakoarekin bat etorriaz, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarazten dira laguntzak eta onuradunak.

Horri jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritza sektorerentzako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren babesean, 2013an, da nekazari gazteak instalatzeko emandako laguntza nazional osagarriaren onuradunen zerrenda argitara ematea. Ebazpen honen eranskinean dator zerrenda hori.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, hala jende hori jakitun izan dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala