Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1687

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 20koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez herri-onurako deklaratzen baita Lemoa, Igorre, Dima eta Arantzazu udalerrietako «Lemoa-Igorre (1. eta 2. zirkuitua)» izeneko 30 kV-ko aireko linea elektrikoa, zortasunaren handitzea dela-eta (arboladiak).

Erref.: L-7977 ASS/BIZ.

Esp.: AT-H-2013-00033.

AURREKARIAK

1.– 2013ko ekainaren 7an, Iberdrola Distribucion Elektrika, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea herri-onurako deklaratzea, linea horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek beharrezko dokumentazioa aurkeztu zuen.

2.– Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko uztailaren 19ko BAOn, 2013ko urriaren 3ko EHAAn eta 2013ko urriaren 4ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2013ko uztailaren 16an, ofizio bat igorri zien Lemoako, Igorreko, Dimako, eta Arantzazuko Udalei, hain zuzen ere udaletxeetako iragarki-oholetan erakuts zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia; eta eskatu zien, halaber, txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten ala ez instalazioa herri-onurakotzat aitortzea.

4.– Horretarako ezarritako jendaurreko erakustaldian zehar, Ura-Uraren Euskal Agentziak eta Lemoako Udalak linea eraikitzeko mugei buruzko baldintzak aurkeztu dituzte, eta onuradunak erantzun du ezen burutu behar den jarduerak ez dakarrela egun dauden mugez bestelako mugarik. 2013ko urriaren 16an, ofizioa berresten zuen idatzia bidali zien Bizkaiko Foru Aldundiari eta Dima, Igorre eta Arantzazuko udalei, erantzunik izan ez duena.

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; Argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Herri-onurakotzat jotzea Lemoa-Igorre izeneko aireko linea elektrikoa (1. eta 2. zirkuitua), arbolarik gabeko zerrenda handitze aldera. Linea horrek honako ezaugarri hauek ditu Lemoa TEAren eta 1046. euskarriaren arteko zati nagusian:

– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

– Euskarriak: metalikoak.

– Eranginpeko luzera: 6.102 m.

– Hasiera: Lemoako TEA.

– Amaiera: 1046 zenbakiko euskarria.

– Udalerriak: Lemoa, Igorre, Dima eta Arantzazu.

Linea elektrikoaren adarrak, 3.334 m-ko luzeran.

Deklarazio horrek berekin dakar –abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera– eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, eta 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioak ditu.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 20a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala