Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1686

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 5ekoa, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariarena. Honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da; Agindu horren bidez, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2013ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen (Lehiatu-Arrantza programa).

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren bidez, 2013ko ekitaldirako deialdia egin zen, arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak emateko, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean.

Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak kasuan kasuko onuradunei jakinarazi ondoren, Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendariaren Ebazpen bidez, EHAAn argitaratuko da, publizitatearen helburu bakarrarekin, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrenda, xedapen hauek diotenaren arabera: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluko 2. paragrafoa eta goian aipatu den abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren 17. artikuluko 5. paragrafoa.

Horrenbestez, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko urriaren 17ko Aginduaren babesean 2013ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen; agindu horren bidez, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuaren babesean aipatzen diren arrantza eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko 2013ko ekitaldiko laguntzen deialdia egin zen. Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 5a.

Berrikuntza eta Elikagaien Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala