Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1685

EBAZPENA, 2014ko apirilaren 9koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita iraungi egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Berrobiko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak Berrobiko udal erregistroetan aurkezteko izenpetua.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b) artikuluan 8/2011 Errege Lege Dekretuak eragindako aldaketa egin aurretik xedatutakoaren arabera (8/2011 Errege Lege Dekretua, uztailaren 1ekoa, hipoteka-zordunak laguntzeko, gastu publikoa kontrolatzeko eta toki-erakundeek enpresekin eta autonomoekin dituzten zorrak bertan behera uzteko, enpresa-jarduera sustatzeko eta administrazioa eraberritzea indartu eta soiltzeko neurriena), hauek dira herritarrek administrazio publikoetako organoei helarazi nahi dizkieten eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko tokiak, besteak beste: «Edozein administrazio-organotako erregistroa, dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela, honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero, toki-administrazioko erakunderen batekoa».

Hori oinarritzat hartuta, 2006ko urtarrilaren 25ean, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari– eta Berrobiko Udaleko alkate-udalburuak –Berrobiko Udalaren ordezkari– lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, herritarrek aukera izan zezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko edozein organo edo erakunderi helarazi nahi zizkieten dokumentuak Berrobiko Udaleko erregistroan aurkezteko; hori guztia, aipatutako 38.4.b) artikuluan xedatutakoaren arabera. Hitzarmen hori 2006ko apirilaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (70. zenbakia).

Hitzarmeneko seigarren klausulan hitzarmenaren indarraldia ezarri da, eta azaldu egin da lau urtez egongo dela indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita; eta, Administrazio sinatzaileetako batek, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmena, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko dela.

Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Berrobiko Udalaren iragarki taulan argitaratuko dela.

Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, Hitzarmeneko seigarren klausula; eta bestetik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 10. artikulua, honako hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko helburuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Berrobiko Udalak elkarrekin sinatutako 2006ko urtarrilaren 25eko Hitzarmenaren seigarren klausularekin bat etorriz (2006ko apirilaren 10eko EHAA), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluari jarraituz, aurreikusitako epea amaitu delako aipaturiko hitzarmena iraungi egin dela argitaratzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 9a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

ELIXABETE ETXANOBE LANDAJUELA.


Azterketa dokumentala