Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1684

40/2014 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, zeinen bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari 65/2014 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea igor dakiola, eta epatzen baita interesdun izan daitezkeenak aipatu salan ager daitezela.

Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 65/2014 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, zeina «Asociación de Inspectores de Trabajo y Seguridad Social del País Vasco» elkarteak aurkeztu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen duen Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren apirilaren 24ko 452/2013 Dekretuaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

3.– Errekurtso horretan bultzatzen zen administrazio-jarduerarekin lotura daukaten honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hauek daudela jakinaraztea:

1) Administrazioarekiko 66/2014 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta) Alberto Esteras Martinezek eta beste seik aurkeztu zuten Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailaren azaroaren 26ko 452/2013 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen du. Auzi-errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 3. sekzioan bideratzen ari da.

2) Administrazioarekiko 67/2014 auzi-errekurtsoa (prozedura arrunta) «Asociación de Inspectores de Trabajo y Seguridad Social del País Vasco» elkarteak aurkeztu zuen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren maiatzaren 8ko 452/2013 Dekretuaren aurka. Dekretu horrek onartu baitzituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak. Auzi-errekurtso hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren 3. sekzioan bideratzen ari da.

4.– EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala