Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2014ko apirilaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1683

AGINDUA, 2014ko apirilaren 3koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, zeinen bidez ebazten baita, izendapen askearen bidez, Herri Administrazio eta Justizia Saileko lanpostu huts bat betetzeko deialdia.

Bat etorriz Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.d) artikuluan eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko otsailaren 26ko Aginduaren (2014ko martxoaren 4ko EHAA) hirugarren oinarrian xedatutakoarekin, zeinen bidez iragartzen baita, izendapen askearen bidez, Herri Administrazio eta Justizia Saileko lanpostu huts bat betetzeko deialdia,

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Gema Bilbao Villate andrea goi-kargudunaren idazkari izendatzea Herri Administrazio eta Justizia Saileko Justizia Zuzendaritzan (kodea: 520010; dotazio-zenbakia: 38; maila: c.d. 18, berariazko osagarria: VI-A).

Bigarrena.– Izendapen horrek 2014ko apirilaren 7tik izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 3a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala