Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2014ko apirilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1655

IRAGARKIA, Suidi Chen jaunari («Restaurante Nuevo City») Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak irekitako B-19/13-S prozedura zigortzailean emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Ezinezkoa izan da Suidi Chen jaunari («Restaurante Nuevo City», Portugalete) jakinaraztea irekitako zehapen espedientean emandako ebazpena; hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da.

Honen arabera, jakinarazten zaio irekitako zigor-espedientean ebazpena eman dela arau hauste sanitario arin bat egiteagatik. Jarri zaion isuna, guztira, 1.200 eurokoa da.

Legezko ohartarazpenak:

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Osasuneko sailburuordeari. Gora jotzeko errekurtsoa, aipatu sailburuordearen aurrean aurkez daiteke, bai eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren aurrean ere, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso den egunaren biharamunean kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan araututakoarekin bat etorriz. Espedientea ikusi ahal izango da Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Errekalde zumarkalea 39 A, 5. solairua, Bilbao).

Era berean, interesdunari ohartarazten zaio ordainketa epe honetan egin beharko duela: ebazpenaren irmotasuna hilaren 1a eta 15aren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 5era arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenaren irmotasuna hilaren 16a eta azkeneko egunaren bitartean gertatzen bada, irmotasun-datatik hurrengo hilabeteko 20a arte, edo, egun hori balioduna ez bada, hurrengo egun baliodunera arte. Ebazpenak irmotasuna hartuko du, gorako errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea halakorik jarri gabe igarotzen denean, edo, interesatuak gorako errekurtsorik jarriz gero, interesdunak gorako errekurtsoa ezetsi egin dela jakiten duenean –ezetsi egiten bada, behintzat.

Diru-sarrera honako banku eta kontu korronte honetan egingo da, espedientearen zenbakia eta, kasuan kasu, zigortutakoaren izen soziala, adieraziz:

Kutxabank - K/K zk.: IBAN 2095 0611 0132 3906 8030 - Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Aipatutako borondatezko epean isunaren ordainketa egin ezean premiamendu bidez bilduko da, indarrean dauden xedapenen arabera, eta dagozkion gainordainekin.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bilbao, 2014ko martxoaren 26a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala