Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2014ko apirilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1654

IRAGARKIA, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2014ko otsailaren 17ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2013ko ekainaren 20ko ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten da. Izan ere, ebazpen horien bidez, 2012ko kanpainarako, behi ume-hazleak dituzten ekoizleentzako laguntza eman eta ordaintzeko agintzen da eta behi ume-hazleak dituzten abeltzainen desabantaila espezifikoak orekatzeko laguntzak ukatzen dira.

Maria Isabel Arriola Diaz andreari jakinarazpen hori egiteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta, gainera, honako hau ohartarazten zaie:

– Zuen eskura dago jakinarazpen hori Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Ebazpen horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpen horren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LOPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala