Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2014ko apirilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1647

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 31koa, Hezkuntzako sailburuordearena, honako agindu honetako hutsak zuzentzeko dena: «Ebazpena, 2013ko azaroaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaz kanpoko euskaltegi eta ikasketa-elkarteei 2013ko udako eta 2013-2014 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-kostuak estaltzeko diru-laguntzak ematen dizkiena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuordearen 2013ko azaroaren 25eko Ebazpenean. Ebazpen horren bidez, 2013ko udako eta 2013-2014 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-kostuak estaltzeko diru-laguntzak ematen zaizkie Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaz kanpoko euskaltegi eta ikasketa-elkarteei (2013ko abenduaren 12ko EHAA, 236. zk.)

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaz kanpoko euskaltegi eta ikasketa-elkarteei 2013ko udako eta 2013-2014 ikasturtearen lehen txandako ikasleen matrikula-kostuak estaltzeko diru-laguntzak ematen dizkien Hezkuntzako sailburuordearen 2013ko azaroaren 25eko Ebazpenaren eranskinak honako hau dio, 2013/5393 (4/3) orrialdean:

(Ikus .PDF)

Baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 31.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


Azterketa dokumentala