Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

68. zk., 2014ko apirilaren 8a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1639

322/2014 EBAZPENA, martxoaren 7koa, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Honen bidez, baliogabetu egiten da Isabel Rodríguez Fuentes andreak, Bizkaiko Osasun Barrutian, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Otxarkoagako Osasun Zentroko unitate-buru gisa jasoa zuen eginkizun-esleipena.

Osakidetzako Bilbo Eskualdeko zuzendari gerentearen ekainaren 20ko 110/2006 Ebazpenaren bidez, Isabel Rodríguez Fuentes andreari Otxarkoagako Lehen Mailako Atentzioko unitate-buruaren eginkizunak esleitu zitzaizkion; Bizkaiko Osasun Barrutiko Bilbo Eskualdean.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak aztertu eta gero, Zuzendaritza Gerentzia honek hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Indargabetzea Isabel Rodriguez Fuentes andreak Bizkaiko Osasun Barrutian Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Otxarkoagako Lehen Mailako Atentzioko unitate-buru gisa jasoa zuen eginkizun-esleipena, berak hala eskatuta.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2014ko martxoaren 9tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoari atxikiz, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2014ko martxoaren 7a.

Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari gerentea,

MICHOL GONZÁLEZ TORRES.


Azterketa dokumentala