Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GORLIZKO UDALA
1545

IRAGARKIA, Mungia Bideako jabetza nahitaez kentzeko espedientean hartu aurreko agiriak egiteko datari buruzkoa.

Alkate-udalburuak 2014ko martiaren 25ean ebazpen hau hartu dau. Hitzez hitz hauxe diño:

21. zenbakia.

ALKATETZA-DEKRETUA

Ikusi da Gorlizko hiri-lurzoruan Mungia bidea kaleko ertzetako baten espaloia egiteko eragindako ondasun eta eskubideei buruz jabetza nahitaez kentzeko espedientea.

Udalaren Osoko bilkurak 2014ko urtarrilaren 28an hartutako ebazpenaren bidez erabaki dau eragindako ondasun eta eskubideak premiazkotasunez hartu behar direla. Jabetza nahitaez kentzeko Legeko 17. artikuluaren arabera, jendaurrean aztertzeko epealdia jartzea, eragindako ondasun eta eskubideak zehazteko eta Alkateari ahalmena emotea erabaki hau betetzeko behar diren neurriak hartu daizan. Jabetza kendutako ondasunen titulartasuna eta zamei buruzko beharreko argibideak jaso direnez.

Premia daukan jardunbidea izanda, ondasunaren jabetza kendu egin behar da ahalik eta eperik laburrenean. Jardunbidearen arabera hartu beharreko urratsa da hartu aurreko agiria egiteko eguna adierazi egin behar da.

XEDATZEN DOT:

Lehenengoa.– Hartu aurreko agiriak egiteko eguna 2014ko apirilaren 15ean jartzea, goizeko hamarretan Gorlizko Udaletxean. Beharrezkoa bada jabetza kendutako ondasunak eta orubeak dagozan lekuan ikuskatu egingo dira. Interesdunak perituz eta notarioz lagunduta joan ahal izango dira.

Bigarrena.– Agiria egingo da jabetza nahitaez kentzeko legearen 52.3 artikuluaren arabera. Bertan, kendu nahi dan ondasun edo eskubidea azalduko da, eta jasoko dira jabeak eta interesdunak egingo dabezan adierazpenak eta eragindako ondasun eta eskubideak zehazteko datu erabilgarri guztiak, titularrak, ondasun eta eskubideen balioa eta premiaz hartzearen ondorioz sortutako kalteak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, lurraldean argitaratzen diren egunkari bitan eta udaleko iragarki-oholean.

Laugarrena.– Halaber, interesdunei jakinaraziko jakie agiria egiteko agerraldia.

Bosgarrena.– 2.490,53 euroko zenbatekoa onestea, hartu aurreko gordailu moduan eta kalte-ordaina, lurren jabetza kentzearren premiaz hartzea dala-eta, katastroko balioespenaren arabera.

Seigarrena.– Esandako zenbatekoa ordaintzea. Titularrari emon ahal izango jako eskubideaz eragozpenik ez bada edo bestela Udal diruzaintzan jartzea, aurrekontutik kanpoko kontuen sailean.

Zazpigarrena.– Kontu-hartzailetza atalari honen barri emotea, ondorioak izan daizan.

Gorliz, 2014ko martiaren 25a.

Alkatea,

ARANTZA ETXEBARRIA VILLABEITIA.


Azterketa dokumentala