Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1542

IRAGARKIA, ETSko trenbide eta tranbia lineetako tuneletan eta beste toki batzuetan instalaturiko ponpa motako elektromekanismoen mantentze lanei buruzko lizitazioa argitara emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: ETSko trenbide eta tranbia lineetako tuneletan eta beste toki batzuetan instalaturiko ponpa motako elektromekanismoen mantentze lanak.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskadin.

d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) urte.

e) Luzapenak: bai. Bi (2) urteko luzapena, bi aldeen aurretiazko adostasun bidez.

f) Loterik: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: berrehun eta berrogeita hamabi mila seiehun eta bi euro berrogeita zortzi zentimorekin (252.602,48), BEZik gabe.

5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua. Albia 1 eraikina; 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Fax: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko maiatzaren 12a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso3418/eu_doc/eu_arch_expjaso3418.html?ruta=http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1081/eu/v79aWar/comunJSP/v79aHome.jsp

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2014ko maiatzaren 19ko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua. Albia 1 eraikina; 48001 Bilbao.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak eta karatulak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko martxoaren 25a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala