Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1535

IRAGARKIA, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzarena, honako xede hau duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena: Bidaia-agentzia Lehendakaritzarentzat.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa. Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Agiriak eta informazioa lortzea.

1) Bulegoa. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2) Helbidea. Donostia-San Sebastián kalea, 1.

3) Herria eta posta-kodea. Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Telefonoa. 945 01 95 77.

5) Telefaxa. 945 01 89 50.

6) Helbide elektronikoa. n-garechana@ej-gv.es

7) Kontratatzailearen profileko Interneteko helbidea. Http://www.contratacion.euskadi.net

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014-04-24.

d) Espedientearen zenbakia: C02/027/2013.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskripzioa. Bidaia-agentzia Lehendakaritzarentzat.

c) Lotekako banaketa eta lote kopurua/unitate kopurua: ez.

d) Gauzatzeko/entregatzeko lekua. Egonaldi eta lekualdatzeen helmugetan, baita esleipendunaren instalazioetan ere.

e) Gauzatzeko epea. Kontratua formalizatu eta biharamunetik 2015-12-31 arte.

f) Luzapena. Bai, bat, eta ezingo da izan hasierako kontratua baino luzeagoa.

g) Esparru-akordioa ezartzea (hala badagokio): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (hala badagokio): ez.

i) CPV (Nomenklaturaren erreferentzia). 63510000-7.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez.

d) Esleipen-irizpideak.

1) Formulak aplikatuz automatikoki ebaluatzen diren irizpideak. Haztapena, guztira 51 puntu.

– Deskontu orokorra: 30 puntu gehienez.

Formula: PL = (DV/MD) x 30.

PL. Lizitatzailearen puntuazioa.

DV. Baloratzen den deskontua.

MD. Deskonturik hoberena.

– Abantaila gehigarriak («early check in» y «late check out») honako hiri hauetako hoteletan: Madril, Brusela, Paris, Londres, Munich, Buenos Aires, Mexiko Hiria, Bogota, Santiago (Txile), New York, Washington, Pekin: 15 puntu gehienez.

– Hiri horietako hoteletako prezioak: 6 puntu gehienez.

2) Balio-judizioen bidez aplikatzekoak diren irizpideak. Haztapena, guztira 49 puntu.

– Berariazko itun iraunkorrak: 30 puntu gehienez.

Hotel-kateekiko akordioak: 15 puntu gehienez.

Aire-konpainiekiko akordioak: 10 puntu gehienez.

Alokairuko ibilgailuen konpainiekiko akordioak: 5 puntu gehienez.

– Larrieldietarako arreta-telefonoa eta zerbitzua: 6 puntu gehienez.

– Honako hirietako hotelen kokalekua eta ezaugarriak: Madril, Brusela, Paris, Londres, Munich, Buenos Aires, Mexiko Hiria, Bogota, Santiago (Txile), New York, Washington, Pekin: 6 puntu gehienez.

– Bidaia-agentzien nazioarteko elkarteetako kide izatea edo agentzia espezializatuekin lankidetza-akordioak izatea: 4 puntu gehienez.

– Bidaien kudeaketarako web pribatuaren eskaintza: 3 puntu gehienez.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 1.496.000 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 680.000 euro. Zenbateko osoa: 748.000 euro.

6.– Eskatutako bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: % 5.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena. Taldea U. Azpitaldea 4. Kategoria C.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, Europar Batasuneko Estatu kideetako enpresek egiaztatu beharko dutena, espainiarrak ez badira. Administrazio klausula zehatzen pleguko karatularen 29.1 klausulan zehazten dena.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014-04-25; 10:00k arte.

b) Aurkezteko era. Paperez edo elektronikoki.

c) Aurkezteko lekua.

1) Bulegoa. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2) Helbidea. Donostia-San Sebastián kalea 1.

3) Herria eta posta-kodea. Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Aurkezpen elektronikoa: www.contratacion.euskadi.net

e) Aldaerarik: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari nahitaez. Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 161. artikuluarekin bat.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Deskripzioa. Automatikoak ez diren irizpenei (C gutun-azala) eta irizpen automatikoei (B gutun-azala) buruzko eskaintzak irekitzea.

b) Helbidea. Donostia- San Sebastián kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea. Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna eta ordua. C gutun-azala: 2014-05-15 12:00etan. B gutun-azala: 2014-05-26 12:00etan.

10.– Iragarkien gastuak. Esleipendunak ordaindu beharko ditu.

11.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna. Ez da bidali behar.

12.– Beste informaziorik: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 26a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala