Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1531

EDIKTUA, 671/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 671/13 familia. apelazio-errek.

Errekurtsoegilea: Paula José Gomes Da Silva.

Abokatua: Raquel Crespo Perez.

Prokuradorea: Marta Martínez Pérez.

Alderdi errekurritua: Fiskaltza eta Pedro Miguel Paulo.

Auzigaia: guraso-ahala kentzea.

2014-02-24an, judizio horretan epaia eman zen, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA:

Ezetsi egin dugu Paula Jose Gómes Da Silva-k aurkeztu duen apelazio-errekurtsoa, prozedura arruntari buruzko 763/12 autoen gainean Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu epaileak emandako epaiaren kontrakoa –hortik dator erroilu hau–. Horregatik, berretsi egin dugu errekurritutako epaia, eta auzialdi biotako kostuen gaineko erabakirik ez da ematen.

Jatorriko epaitegiko idazkari judizialak transferi beza gordailua errekurtso ezetsien eta ez-onartuen gordailu-kontura.

Aurkaratzeko modua: ebazpen honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, auzitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioetarako Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0671 13. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judizial ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatzen bada.

Gure epai honen bitartez, erabakitzen, agintzen eta sinatzen dugu.

Pedro Miguel Paulo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko martxoaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala