Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1530

AGINDUA, 2014ko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Eskoriatzako (Gipuzkoa) «Eskoriatza» musika-eskola pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da Eskoriatzako «Eskoriatza» musika-eskola pribatuak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2014-2015 ikasturtetik aurrera «Biolontxeloa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20007783.

Izen espezifikoa: «Eskoriatza».

Titularra: Asociación Musical Eskoriatza.

Helbidea: San Fernando z/g.

Udalerria: Eskoriatza.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a.

● Adarrak:

– Kantua: bakarlaria eta korua.

– Instrumentu sinfonikoak: biolina, flauta, klarinetea, saxofoia, tronpeta, fliskornioa, tronboia, bonbardinoa, oboea, tronpa, baxua, danborra, dunbala, txindatak, perkusioa eta biolontxeloa.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 12a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala