Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1526

39/2014 DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinarekin, batetik, ba-egiten baitute Errenteriako Hau eta Lehen Hezkuntzako CEIP Beraun Berri HLHI y CEIP Langaitz ikastola HLHI ikastetxe publikoek, eta, bestetik, sortu egiten baita Errenteriako (Gipuzkoa) Hur eta Lehen Hezkuntzako CEIP Bizarain Ikastola HLHI ikastetxe publikoa.

Autonomia Estatutuko 16. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskuduntzak ditu irakaskuntza osoan, maila, modalitate eta espezialitate guztietan, betiere, bazter utzi gabe Konstituzioaren 27. artikulua, azken hori garatzen duten lege organikoak, Konstituzioaren 149.1.30 artikuluak Estatuari aitortzen dizkion ahalmenak, eta Konstituzioa betetzeko eta bermatzeko beharrezkoa den goi ikuskaritza.

Abenduaren 30eko 3195/1980 Dekretuarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoari dagokio unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoak sortzea, aldatzea, zabaltzea, bat egitea, sailkatzea eta kentzea.

Bestalde, otsailaren 19ko Euskal Eskola Publikoaren 1/1993 Legeko 5. artikuluan xedatu da ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko botere publikoei dagokiela irakaskuntzaren programazio orokorra egitea eta Euskal Eskola Publikoa osatzen duten ikastetxeak sortzea, aldatzea eta kentzea, hori guztia kalitatezko hezkuntza emango dela bermatzen duen planifikazio demokratikoaren eta parte-hartzailearen markoan.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eten barik gauzatzen duen eginkizuna da hezkuntza planifikatzea. Eten barik jazotzen dira aldaketak eta egoera berriak; eta hori dela-eta, egun dagoen hezkuntza-eskaintza errealitate berriari egokitzearren, behar-beharrezkoa da egokitzapenak egitea. Errenteriako udalerrian, hezkuntza-eskaintza publikoa egokitu egin behar da, eta horretaz gain, behar-beharrezkoa da haur eta lehen hezkuntzako bi ikastetxea publikoak berrantolatzea.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko martxoaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Errenteriako udalerrian kokatutako Haur eta Lehen Hezkuntzako CEIP Beraun Berri HLHI (Kodea: 012906 eta 20008544) eta CEIP Langaitz ikastola HLHI (Kodea: 012356 eta 20008490) ikastetxe publikoek bat egitea.

2. artikulua.– Bat-egitearen ondorioz, haur eta lehen hezkuntzako beste ikastetxe publiko bat sortzen da, zeina CEIP Bizarain Ikastola HLHI deitzen baita (Kodea: 013522 eta 20014994); eta lehengo bi ikastetxeak ezeztatu egiten dira.

3. artikulua.– Haur eta lehen hezkuntzako ikastetxe publiko berria, zeina CEIP Bizarain Ikastola HLHI deitzen baita, leku honetan kokatuko da: lehengo CEIP Beraun Berri HLHI eta CEIP Langaitz ikastola HLHI ikastetxe publikoak osatzen zituzten hiru erakinetan.

4. artikulua.– Ezeztatutako ikastetxeetako lanpostuetara adskribitutako maisu-maistrak CEIP Bizarain Ikastola HLHI ikastetxeko lanpostuetan kokatuko dira; eta behin betiko destinoa dutenei honako dekretu hauetako irizpideak aplikatuko zaizkie: apirilaren 16ko 81/1996 Dekretua, abenduaren 22ko 409/1998 Dekretuaz eta uztailaren 29ko 147/2008 Dekretuaz aldatua.

5. artikulua.– Ezeztatutako ikastetxeetako lanpostuetan behin betiko destinoa izanik Administrazio Orokorreko langile direnak CEIP Bizarain Ikastola HLHI ikastetxeetako lanpostuetara berradskribituko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2014ko uztailaren 1etik hara sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala