Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

63. zk., 2014ko apirilaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1524

37/2014 DEKRETUA, martxoaren 18koa, zeinen bidez sortzen baita Haur Hezkuntzako ikastetxe publiko bat, Ean (Bizkaia).

Arratzuko (Bizkaia) Barrutia HLHIk inguru herrietako ikasleak jasotzen ditu. Ikasle horietako batzuk Eako udalerrikoak dira, eta bi eta bost urte bitarteko eskola-biztanleria osatzen dute, azken aldian egonkorra dena. Horregatik gomendagarria da ikasle horiek bilduko dituen Haur Hezkuntzako ikastetxe bat sortzea udalerri horretan.

Ikastetxeak sortu, kendu eta aldatzea hezkuntza-administrazioen egitekoa da, Hezkuntza Eskubidea arautzeko urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoan eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legean jasotzen denez.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko martxoaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Honako Haur Hezkuntzako ikastetxe publiko hau sortzea, Ean (Bizkaia):

EEI Haizeder HE

Kodea: 015765

Kodea: 48018798

2. artikulua.– Ikastetxe hori 2014ko uztailaren 1ean jarriko da abian.

3. artikulua.– Ikastetxe horri dagozkion lanpostuak 2014-2015 ikasturteko maisu-maistren kidegoko lanpostuen zerrendetan argitaratuko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 18an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala