Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1492

IRAGARKIA, «Zallako udalerrian (Bizkaia) Kadagua ibaia, Mimetiz tartean, uholdeen aurka babesteko proiektuak idaztea» helburu duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazten duena (Espedientea: URA/023A/2013).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia. Uraren Euskal Agentzia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziaren Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: URA/023A/2013.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Objektuaren deskribapena: Zallako udalerrian (Bizkaia) Kadagua ibaia, Mimetiz tartean, uholdeen aurka babesteko proiektuak idaztea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 2014ko urtarrilaren 3koa, 2. zenbakia.

3.– Esleipenaren izapidea, prozedura eta modua.

a) Izapidea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: hainbat esleipen irizpide.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hirurogeita hamar mila laurehun eta berrogeita hemeretzi euro eta laurogeita hamasei zentimo (170.459,96), BEZa barne.

5.– Esleipena.

a) Data: 2014ko martxoaren 18a.

b) Kontratatzailearen profilean argitaratzea: 2014ko martxoaren 20a.

c) Kontratista: Fulcrum, Planificación, Análisis y Proyecto, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita hamaika mila bostehun eta hirurogeita hamabi euro eta berrogeita hamar zentimo (91.572,50), BEZa kontuan izan gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

IŃIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala