Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1485

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 195/13 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegian, 195/13 adostasunik gabeko dibortzioari buruzko prozedura bideratu da. Prozedura hori Alfonso Manuel Gen Gonzalez jaunak eskatuta hasi da, Eddy Almeda Perez de la Cruz andrearen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

Epailea: Epailea: Marta Lucía Moratinos Vielva andrea.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko martxoaren seia.

Alderdi demandatzailea: Alfonso Manuel Gen Gonzalez.

Abokatua: Milagros Larrañaga Ranero.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Alderdi demandatua: Eddy Almeda Perez de la Cruz.

Auzi-ihesean.

Judizioko gaia: Alfonso Manuel Gen Gonzalez eta Eddy Almeda Perez de la Cruz-en arteko ezkontzaren dibortzioa.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Alfonso Manuel Gen González jaunaren izenean eta ordez Nerea Ariño Delgado epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda, Eddy Almeda Pérez de la Cruz, andrearen aurka; horrenbestez, Alfonso Manuel Gen González jaunaren eta Eddy Almeda Pérez de la Cruz andrearen arteko ezkontza desegiteko agindua ematen dut –dibortzioa dela medio– legezko ondorio guztiekin, bereziki honako hauekin:

1.– Ezkontideak bananduta bizi daitezke, ezkontzako elkarbizitzaren presuntzioa bertan behera utziz eta ezkontideek elkarri emandako baimenak eta ahalak baliogabetuz. Halaber, aurkako itunik izan ezean, amaitu egiten da etxeko ahala egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotzeko duen aukera.

2.– Ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratzen da.

Prozedura honen izaera berezia denez, ez zaizkie berariaz inori ezarriko kostuak: bakoitzak berak sortutakoak ordainduko ditu, eta gastu komunak erdibana izango dira.

Epai hau irmoa egin ostean, horren testigantza egin eta ezkontza inskribatuta dagoen Erregistro Zibilera igorri, dagokion idazpena egiteko.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1877. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamalauko martxoaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala