Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

61. zk., 2014ko martxoaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1480

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 24koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez zabaldu egiten baita Saiotek laguntza-programaren babesean diruz lagundutako jarduerak justifikatzeko epea. Programa horren bidez, funtsezko ikerketarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoentzako laguntzak bideratu dira 2013ko ekitaldian.

Saiotek laguntza-programaren babesean 2013ko deialdian diruz lagundutako jarduerek martxoaren 31n egon behar dute justifikatuta, aplikagarri diren xedapenei jarraituz.

Onuradun ugarik eskatu dute programa horren babesean 2013ko deialdian egindako eta diruz lagundutako gastuak justifikatzeko epea luzatzeko. Hortaz, aintzat hartuta emate-erabakien ebazpenean eta jakinarazpenean izandako atzerapena, beharrezkoa da justifikazio hori egiteko epea luzatzea.

Saiotek programaren agindu arautzailearen 18. artikuluan aurreikusten denez, Teknologia Zuzendaritzak –egun, Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak– aukera du burutzapen-epeak luzatzeko. Horrenbestez, egokia da diruz lagundutako jarduerak Administrazio honen aurrean justifikatzeko epea zabaltzea, hain zuzen ere 2014ko maiatzaren 31 arte.

Bestalde, eta erakunde onuradunen kopurua ikusirik, beharrezko jotzen da ebazpen hau EHAAn argitaratuz jakinarazteari, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 60. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoagatik, eta aurreko gogoetak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2014ko maiatzaren 31ra arte luzatzea 2008ko urriaren 2ko Aginduaren babesean 2013ko deialdian diruz lagundutako jarduerak Administrazioaren aurrean justifikatzeko agiriak aurkezteko epea. Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen agindu horren bidez, funtsezko ikerketarako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean integratutako agente zientifiko-teknologikoentzako Saiotek laguntza-programa arautzen da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 24a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala