Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2014ko martxoaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1291

IRAGARKIA, prozedura irekiaren bidez, Helduen euskalduntzerako langai didaktikoak sortzea, argitaratzea eta merkaturatzea (A2 maila) kontratatzeko dena (G14/208 espedientea).

1.– Erakunde esleitzailea: HABE.

a) Kontratua esleituko duen organoa: HABEren zuzendari nagusia.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: HABEko Kudeaketa Zerbitzua.

Helbidea: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua, 20018 Donostia.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Helburuaren deskribapena. Helduen euskalduntzerako langai didaktikoak sortzea, argitaratzea eta merkaturatzea (A2 maila).

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulan adierazitakoarekin bat etorriz (kanpoko kontratazioa).

d) Gauzatzeko gehiengo epea: 2015eko abenduaren 15a.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: esleitzeko hainbat irizpideri jarraituz:

– Formula bidez ebaluagarriak:

Eskaintza ekonomikoa: 45 puntu.

Lan-taldea: 5 puntu.

– Balio-judizio bidez ebaluagarriak:

Ikuspegi funtzionala: 36 puntu.

Proiektua garatzeko lan-egitasmoa: 4 puntu.

Hobekuntzak: 10 puntu.

Gutxienekoa: baztertuak izango dira balio-irizpena egitea eskatzen duten irizpideen atal honetan 33 puntu lortzen ez duten lehiakideak, 26 puntu lan-egitasmoa eta ikuspegi funtzionalaren baturatik etorri beharrekoak izanik.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Hirurehun mila euro (300.000 euro), BEZik gabe; hirurehun eta hirurogeita hiru mila (363.000) euro, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) HABE, Vitoria-Gasteiz kalea 3-6., 20018 Donostia.

Tel.: 943 02 26 00 – Fax: 943 02 26 01.

b) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2014ko apirilaren 3a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez da eskatzen.

8.– Eskaintzak noiz eta nola aurkeztu.

a) Azken eguna: 2014ko apirilaren 22a, goizeko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: A, B eta C gutun-azalak, Berariazko Klausula Administratiboen Pleguan eta Baldintza Teknikoen Pleguan adierazitakoa barruan daramatela.

c) Aurkezteko lekua: HABE. Vitoria-Gasteiz kalea 3-6., 20018 Donostia.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: bi hilabete B gutun-azala irekitzen denetik hasita.

e) Aldaerak: ez dira onartuko.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) «C» gutun-azalen irekiera.

Noiz: 2014ko maiatzaren 12a, goizeko 12:00ak.

Non: HABEko kontratazio-mahaia, Vitoria-Gasteiz kalea 3-6., 20018 Donostia.

b) «B» gutun-azalen irekiera.

Noiz: 2014ko maiatzaren 12a, goizeko 12:00ak.

Non: HABEko kontratazio-mahaia, Vitoria-Gasteiz kalea 3-6., 20018 Donostia.

10.– Bestelako argibideak: ikus administrazio klausulen plegua.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.euskadi.net/contratacion//www.contratacion.info

Donostia, 2014ko martxoaren 10a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA ERKIZIA ITOITZ.


Azterketa dokumentala