Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2014ko martxoaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1289

EDIKTUA, heriotza-deklarazioari buruzko 55/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Ignacio De la Mata Barrancok, Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen honek, hau

Jakinarazten dut:

Epaitegi honetan, Edmundo Martin Martin jaunaren heriotza-deklaraziorako 55/2013 espedientea bideratzen ari da, Constantino Martin Fernandez jaunak eskatuta. Burgoskoa zen Edmundo Martin, eta desagertu zenean, Getxon (Bizkaia) bizi zen (Icaro kalea, 7, behea, ezkerra). Ez zen bere bizilekura itzuli, eta ez da haren berririk izan 2001-11-22tik. Haren berri dutenek epaitegiari jakinarazi eta entzunaldia izan dezaten argitaratzen da ediktu hau.

Getxo (Bizkaia), 2013ko urriaren 9a.

EPAILEA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala