Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2014ko martxoaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1282

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 5koa, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariarena, erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egin behar duen Balioespen Batzordeko kideak izendatzen dituena.

AURREKARIAK:

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez (2013ko abenduaren 30eko EHAA), erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzetarako deia egiten da.

Aipatutako aginduaren III. kapituluak diru-laguntzen bigarren lerroa arautzen du: Immigrazioko langile teknikariak kontratatzeko eta kultura arteko bizikidetzaren alorreko jardueretarako laguntzak, hain zuzen ere.

Agindu horren 20. artikuluan adierazitakoaren arabera, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzari dagozkio bigarren laguntza-lerroan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko eta ebazteko lanak egitea.

Aipatutako aginduaren 8.2 artikuluaren arabera, diru-laguntzen lerro bakoitzerako, kudeatu eta ebazteko eskumena duen zuzendariak Balioespen Batzorde bat hautatuko du, eta batzorde horrek diru-laguntzen ebazpen-proposamena emango du.

Era berean, aginduaren 8.3 artikuluari jarraituz, kide anitzeko organo hori gutxienez bi pertsonak eta gehienez lau pertsonak osatuko dute, beti ere Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zuzendaritzetako goi-karguak edo funtzionario edo lan-kontratuko langileak badira eta gizarte-gaietako arloan eta immigrazioaren eta kulturartekotasunaren arloan eskumena badute, zuzendaritza horietako bakoitzak proposatuta.

Horrez gain, artikulu horrek kasu bakoitzean diru-laguntzen lerroa kudeatzen duen Zuzendaritzako funtzionario edo lan-kontratuko langile batek kide anitzeko organoaren idazkari gisa jardungo duela adierazten du, bai eta organo horien osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela ere.

Aurrekoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egingo duen Balioespen Batzordean parte hartuko duten pertsonak izendatzea. Diru-laguntza horietarako deia Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren bitartez egin da (2013ko abenduaren 30eko EHAA).

Mahaikideak:

Edurne Ramón Olano andrea, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.

José Maria Robles Aranburu jauna, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.

Arantza Barrenetxea Arruti andrea, Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanak egingo dituena.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 5a.

Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendaria,

JOSÉ LUIS MADRAZO JUANES.


Azterketa dokumentala