Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2014ko martxoaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1280

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 28koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikakoa sailburuordearena. Honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda jakinarazten da. Agindu horren bidez, 2013ko ekitaldirako, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako diru-laguntzak emateko deialdia egiten da, abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren babesean. Dekretu hori urriaren 20ko 573/2009 Dekretuak aldatu zuen (Bikain programa).

2013ko ekitaldirako, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako diru-laguntzak emateko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren arabera, ebazpenak eman dira eta onuradunei jakinarazi zaizkie, elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako diru-laguntzak emateko (BIKAIN Programa) abenduaren 2ko 203/2008 Dekretuaren II. eta III. kapituluetan diru-laguntzak emateko ezarritako prozedurari jarraikiz. Dekretu hori urriaren 20ko 573/2009 Dekretuak aldatu zuen.

Aipatutako aginduan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49. artikuluan xedatutakoa betetzeko, EHAAn argitaratuko da aipatutako agindu horren babesean laguntza jasoko duten onuradunen zerrenda, hargatik eragotzi gabe dagozkion diru-laguntzen ebazpena banan-banan jakinaraztea.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren babesean elikagaien kalitate programak sustatzeko eta parte hartzeko ekintzetarako 2013ko ekitaldirako emandako diru-laguntzak nork jaso behar dituen argitara ematea, zerrenda batean bildurik. Diru-laguntzak ebazpen honetako eranskinean datoz jasota.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari. Hilabeteko epea egongo da horretarako, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 28a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikakoa sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala