Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

52. zk., 2014ko martxoaren 17a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1279

11/2014 EBAZPENA, martxoaren 11koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Ilarduya Productos de Fundición, S.L.U. enpresako instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana eraginik gabe uzten duen Erabakia, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutakoa, argitara ematea xedatzen duena.

2014ko martxoaren 11n egindako bileran, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen: Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Ilarduya Productos de Fundición, S.L.U. enpresako instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana eraginik gabe uzten duen Erabakia, eta horri beharrezko publikotasuna emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulua bakarra.– Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Ilarduya Productos de Fundición, S.L.U. enpresako instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana eraginik gabe uzten duen Erabakia, eranskinean jasotzen dena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 11.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN MARTXOAREN 11KO 11/2014 EBAZPENARENA

Erabakia, Amorebieta-Etxanoko (Boroa auzoa, Bizkaia) Ilarduya Productos de Fundición, S.L.U. enpresako instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana eraginik gabe uzten duena.

Amorebieta-Etxanoko (Boroa auzoa, Bizkaia) Ilarduya Productos de Fundición, S.L.U. enpresaren instalazioek badute Kanpo Larrialdietako Plana, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011ko urtarrilaren 18ko Erabakiaren bidez onartua, izan ere, uztailaren 16ko 1254/1999 Errege Dekretuan jasotako arautegiak eta 119/2005 eta 948/2005 errege-dekretuek eragiten baitiote.

Instalazio horien fenol biltegiratzeko gehieneko edukiera murriztu egin denez, horrek ekarri duena izan da Kanpo Larrialdietako Plana izan beharretik kanpo uzten direla, halaxe jasotzen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren jakinarazpenetatik, sail hori delako, izan ere, otsailaren 20ko 34/2001 Dekretuaren arabera, industrialarengandik jakinarazpena eta Segurtasun Txostena jasotzeko organo eskumenduna, gero ebaluazioa egiteko. Hortaz, beharrezkoa da instalazio horien Kanpo Larrialdietako Plana indarrik gabe uztea.

Horren indarrez, dagokion eztabaida egin ondoren, Segurtasun Sailak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak honako erabaki hau hartu du

ERABAKIA:

«Lehenengoa.– Amorebieta-Etxanoko (Boroa auzoa, Bizkaia) Ilarduya Productos de Fundición, S.L.U. enpresaren instalazioen Kanpo Larrialdietako Plana indarrik gabe uztea, zein Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu baitzuen 2011ko urtarrilaren 18an hartutako Erabakiz (2011ko otsailaren 10eko EHAA, 28. zenbakia). Izan ere, enpresa, azaldutako arrazoiengatik, kanpoko larrialdietako plana izan beharretik salbuetsita dago.

Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du».


Azterketa dokumentala