52. zk., 2014ko martxoaren 17a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 15 orri.)
- EPUB (479 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1278
32/2014 DEKRETUA, martxoaren 11koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duena.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioei eta lan-kontratuko langileei gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Lanpostuen zerrendak administrazioko barne-egiturak antolatzeko baliabideak dira. Beraz, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu ondoren, aldeko ebazpena jaso duten aldaketak lanpostuen zerrendetan sartu behar dira aldian-aldian, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikuluan agindutakoa betetzeko.
Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko martxoaren 11n egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Funtzionarioentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea; zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretua aldatzen duen ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.
Bigarren artikulua.– Lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen II. eranskinean agertzen dira, eta urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez onartu ziren.
Hirugarren artikulua.– Abenduaren 17ko 460/2013 Dekretuan egindako hutsa zuzentzea, III. eranskinean zehazten den moduan.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2014ko martxoaren 11n.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.