Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2014ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1258

EDIKTUA, ezkontzako ekonomia-erregimena likidatzeko 235/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezk. ekonomia-erreg. lik. 235/13.

Alderdi demandatzailea: Oihana Maiz Gomez.

Alderdi demandatua: Alberto Alvarez Miranda.

Gaia: irabazizko ondasunen sozietatea likidatzea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

9/2014 DEKRETUA

Idazkari judiziala: Elena Fernández Uriya andrea.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamalaua.

XEDAPENAK

1.– Onartu egiten da Alberto Alvarez Miranda eta Oihana Maiz Gomez ezkontideen ezkontzako ekonomia-erregimenaren likidazioa, idazkari judizialaren aurrean onartua 2014-01-08an, eta 2014ko urtarrilaren 10ean aurkeztutako idazkiaren araberakoa. Akordioaren baldintzak aktan eta idazkian daude jasota, eta honako hauek dira:

«Likidazioa, zatiketa eta esleipena: aktiboa –guztira, 300.000 euro– ezkontideen etxebizitzari dagokio; hona etxebizitzaren datuak: Irungo 7 zenbakiko jabetza-erregistroa: etxebizitza Irungo Aduana kaleko 19ko 6. solairuan dago, B letran. 1011. liburua, 1333. liburukia, 97. folioa, lehenengo inskripzioa, 49225 finka-zk.

Horri 20.370,57 euroko zenbatekoa gehitu behar zaio, altzariei eta gainerako ondasun pertsonalei dagozkienak.

Hortaz, irabazizko aktiboaren % 50, hau da, ezkontide bakoitzari dagokiona, 160.185,28 eurokoa da.

Irabazizko pasiboa, guztira, 356.056,30 eurokoa da, eta ezkontide bakoitzari 188.213,43 euro dagokio.

Alvarez Miranda jaunaren pasibo pribatiboa, berriz, 47.814,62 eurokoa da.

ESLEIPENAK

Oihana Maiz Gómez andreari lehen deskribatutako etxebizitzaren jabari osoa esleitzen zaio, eta bere gain hartu beharko du ondasun hori kargatzen duen hipoteka. Hipotekaren datuak: Banco Santander Central Hispano: 2003-08-12an eratua, eta 2006-11-09an zabaldua. Superhipoteka, interes aldakorrekoa. Kontratu zk.: 0049 6502 103 0603136.

Hortaz, Oihana Maiz Gómez andreari esleitutako irabazizko aktiboaren balioa 300.000 eurokoa da.

Halaber, irabazizko pasibotik, Banco Santander-ren superkreditua esleitzen zaio, 8.357,04 eurokoa (zk.: 0049 6502 93 1430603208).

Hortaz, Oihana Maiz Gómez andreari esleitutako irabazizko pasiboa, guztira, 300.351,27 eurokoa da.

Jasota geratzen da, orobat, Alvarez jaunak Maiz andreari zor diola etxebizitzaren eta ondasun pertsonalen balioaren % 50: guztira, 10.185,28 euro.

Alberto Álvarez Miranda jaunaren esleipenari dagokionez, berak onartu egiten du bere gain hartzea inbentarioaren pasiboan jasotako zor pribatiboen zenbatekoa, 41.814,28 eurokoa. Alberto Álvarez jaunak, bere emazteari konpentsazioa ordaintzeko esku-dirurik ez duenez, bere egiten du Maiz Gomez andrearekiko zorra, 36.034 eurokoa. Zenbateko horretaz gainera, Álvarez Miranda jaunak eskudirutan ordaindu beharko dio Maiz andreari Banco Santander Central Hispano bankuarekin eratutako hipoteka-maileguaren kuoten % 50, 2010eko urritik ordaindu ere, hala ezarrita baitago dibortzio-epaian; data horretatik aurrera ordaindu beharko dio, halaber, superkredituaren kuoten % 50, Maiz andreak osorik bere gain hartu baitzituen aipatutako datatik.

2014ko urtarrilaren 10eko idazki batean zehaztu egin dira azken zenbateko horiek, eta, horren arabera, Alberto Álvarez Miranda jaunak honako hauek ordaindu beharko dizkio Ohiana Maiz Gómez andreari: 21.819.28 euro, hipoteka-mailegukoak, eta 8.821,56 euro, Superkredituko kuotakoak.»

2.– Zatiketa-eragiketak protokoloan jasotzea erabaki da, eta hala egingo da Ohiana Maiz Gómez auzi-jartzaileak izendatutako notarioaren aurrean, hau da, Irungo notario José Luis Carvajal García-Pando jaunaren aurrean.

3.– Dekretua irmo denean, bidal bekizkio notarioari zatiketa-eragiketak, hau da, auzi-jartzailearen likidazio-proposamenaren eta akordioa jasota dagoen aktaren lekukotza, bai eta dekretu honen lekukotza ere.

Aurkaratzeko modua: berrikusteko errekurtsoa aurkeztuta. Horretarako, jakinarazpena egin eta biharamunetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da idazkia bulego judizialean, eta, han, errekurtso-egilearen ustez zein arau-hauste egin den adieraziko da; eskakizun horiek bete ezean, aurkaratzea ez da onartuko (PZL, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa aurkezteak ez du ekarriko errekurritutako ebazpena etetea (PZLb, 454.bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1959 0000 00 0235 2013. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 01-Berrikusketa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Hala agintzen eta sinatzen dut.

Alberto Alvarez Miranda demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Irun (Gipuzkoa), 2014ko otsailaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala