Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2014ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1257

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 207/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak. 207/13.

Demandatzailea: Victoria Viorica Tocu.

Abokatua: Javier Perez Serrano Francisco.

Prokuradorea: Llorente.

Demandatua: Martin Dionisie Lucaciu.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-02-24an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Adierazitakoa betez, eta baietsi egiten dudanez Josefina Llorente López prokuradoreak Victoria Viorica Tocuren izenean eta ordezkari gisa aurkeztutako demanda, Martin Dionisie Lucaciuren aurkakoa, honako neurri hauek hartzeko agintzen dut:

1.– Victoria Viorica Tocuri esleitzen zaio adingabeen zaintza eta jagoletza; eta guraso-ahala, berriz, erdibana izango dute.

2.– Demandatuak hilean 150 euro ordainduko ditu, adingabe bakoitzaren elikagai-mantenu gisa, harik eta ekonomikoki burujabe bihurtzen diren arte. Zenbateko hori hilaren 5etik 10era bitartean sartuko da auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan, eta urtero eguneratuko da KPIaren arabera, hots, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen dituen indizeen arabera.

Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

3.– Bisita-erregimen hau ezartzen zaio aitari:

a) Txandakako asteburuetan bisitatu ahal izango ditu aitak adingabeak (larunbat eta igandeetan, 15:00etatik 18:00etara), harik eta guraso eta seme-alaben arteko harremana normaltzen den arte.

b) Bisita horiek adingabeak bizi diren udalerrian eta ama han dagoela egingo dira beti.

c) Gurasoek elkarri jakinarazi behar dizkiote bai bizileku-aldaketak, bai adingabeen osasun-egoera. Eta erraztu egin behar dute guraso eta adingabeen arteko harremana, batik bat, ospitaleratuta edo etxean gaixorik daudenean. Halaber, harremanetarako telefono bat eman behar diote elkarri, bisita-erregimena modu egokian gauzatu dadin.

Kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458,2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1836 0000 39 0207 13. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Martin Dionisie Lucaciu demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2014ko otsailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala