Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2014ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1255

IRAGARKIA, 65/14 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazteko dena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, jakinarazten da beherago zehaztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela eta izapideak egiteko onartu:

Errekurtsoaren zenbakia: 65/2014.

Sekzioa: 3. sekzioa DPF.

Aurkezte-eguna: 2014ko otsailaren 6a.

Errekurtsogilea: Lan eta Gizarte Segurantzako Euskal Autonomia Erkidegoko Ikuskatzaileen Elkartea.

Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Aurkaratutako jarduera: 452/2013 Dekretua, azaroaren 26koa, Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituena (2013-12-09ko EHAA, 233. zk.).

Bilbao, 2014ko otsailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala