Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

51. zk., 2014ko martxoaren 14a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
1254

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, Hegoa Elkarteak programetarako laguntzak jasotzeko beharrezko administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela egiaztatzeko dena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu.

Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 10. artikuluan xedatzen denez, diru-laguntza jaso ahal izateko, dagokion programa-deialdia ixten den egunean erakunde eskatzaileak aldeko eta indarreko ebazpen bat eduki beharko du, eta ebazpen horretan egiaztatuko da dekretu horren I. kapituluaren 2. atalean ezarritako administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela.

Aipatutako dekretu horren 11. artikuluan xedatzen denez, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ebatzi beharko du egiaztatze-eskaera hori, kontuan harturik eskaerak 36 hilabeteko indarraldia izango duela, argitaratzen den egunetik hasita.

Hegoa Elkarteak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara bidalitako 2013ko azaroaren 20ko idazkiaren bidez, programetarako laguntzak jasotzeko egiaztatze-eskaera bat aurkeztu zuen.

Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa azterturik, ikusi da Hegoa Elkarteak bete egiten dituela I. kapituluaren 2. atalean ezarritako administrazio-baldintzak eta ahalmenak.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Egiaztatzea Hegoa Elkarteak bete egiten dituela programetarako laguntzak jasotzeko bete beharreko administrazio-baldintzak eta ahalmenak, 36 hilabetez bete ere, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Denbora-tarte horretan, Hegoa Elkarteak zuzenean parte hartu ahal izango du programetarako laguntzak jasotzeko deialdietan, deialdi bakoitzean egiaztatzeko premiarik izan gabe.

Bigarrena.– Egiaztatze-indarraldian zehar, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak aukera izango du egokitzat jotzen dituen eguneratzeak edo/eta argibideak eskatzeko Hegoa Elkarteari, administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzeari dagokionez. Ikusten bada eskatutako baldintzaren bat edo ahalmenen bat ez duela gehiago betetzen, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ofizioz ekin ahal izango dio egiaztapen hori indargabetzeko espediente bati.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 7a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala