
45. zk., 2014ko martxoaren 6a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
1124
EBAZPENA, 2014ko martxoaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen, Enplegua eta Gizarte Erantzukizun arloko errektoreordearena, zeinaren bidez zuzentzen baita Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen, enpleguaren eta gizarte erantzukizunaren arloko errektoreordearen 2014ko urtarrilaren 30ekoa zuzentzeko dena. Izan ere, 2014ko urtarrilaren 30eko Ebazpenaren bidez, diru-laguntzak emateko deialdi bat jakinarazten da, 2012-2013 ikasturtean Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko titulu ofizial bat (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura eta masterra) lortu zuten eta gaur egun langabezian dauden pertsonei zuzendua, beren profil akademikora egokitutako prestakuntza modulu teoriko-praktikoa egin dezaten enpresetan, lan merkatuan sartzen laguntzeko asmoz.
2014ko otsailaren 18an, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen, enpleguaren eta gizarte erantzukizunaren arloko errektoreordearen 2014ko urtarrilaren 30eko Ebazpena Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Ebazpen horren bidez, diru-laguntzak emateko deialdi bat jakinarazten da, 2012-2013 ikasturtean Euskal Herriko Unibertsitateko titulu ofizial bat (lizentziatura, diplomatura, gradua, ingeniaritza, arkitektura eta masterra) lortu zuten eta gaur egun langabezian dauden pertsonei zuzendua, beren profil akademikora egokitutako prestakuntza modulu teoriko-praktikoa egin dezaten enpresetan, lan merkatuan sartzen laguntzeko asmoz.
Ebazpenaren 14. oinarrian akats bat dagoela ikusita, zuzendu egiten da.
Hori dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Aipaturiko deialdiaren 14. oinarriaren akatsa zuzentzea.
Honela dio: «Eskariak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita»; baina honela esan behar du: «Eskariak aurkezteko epea 24 egun naturalekoa izango da, deialdi hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera».
Donostia, 2014ko martxoaren 4a.
Ikasleen, Enplegua eta Gizarte Erantzukizun arloko errektoreordea,
MAITE ZELAIA GARAGARZA.